The Valtari Mystery Film Experiment

23 11 2012

Sigur Rós taldeak hamabi zinemagileri eskatu die, aurrekontu berdina emanik, sor dezatela Valtari diskako kantak entzuten dutenean bururatzen zaien zernahi. Sigor Rósen asmoa da zinemagileek sortzeko asakatasun osoa izan dezaten, taldearen ohiko onirizte-prozesutik libre.
Jarraian, 15. filma duzue: Varúð, Björn Flókik egina:





Kalkoen Behatokia

21 11 2012

Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Institutuak Kalkoen Behatokia jarri berri du abian. EITBko Asier Larrinagarekin ere aritu dira lanean datutegiko adibide eta proposamenak aztertzeko eta adosteko. Datutegi bizi bat sortzea du helburu. Kalkoei buruzko bibliografia aztertu ondoren, sailkapen hau proposatu zen Kalkoen Behatokian erabiltzeko:

1. KALKO SEMANTIKOA

kolpatu (“zauritu”): atea kolpatu / atea jo

2. HITZEN JOSKERA: KALKO LEXIKO-SINTAKTIKOAK

Agurtzen naiz lagunengandik (gazt. despedirse (de)) / lagunak agurtu, lagunei agur esan…

3. HITZEN MORFOLOGIA: KALKO LEXIKOAK

3.1 Eratorpena: emendakin (gazt. “enmienda”) / zuzenketa

3.2 Hitz-elkarketa: errege katolikoak / errege-erregina katolikoak

3.3 Hibridoak (mailegua + kalkoa): konposagile / konpositore, musikagile.

4. KALKO MORFOSINTAKTIKOAK

4.1 Izen-sintagma: Eduki desberdinak landuko ditugu. / Askotariko edukiak landuko ditugu.

4.2 Aditza: Horma eusten du. / hormari eusten dio.

4.3 Perpausa: Ez zait ezer gustatzen filma. / Ez zait batere gustatzen filma.

4.4 Perpausaren mailatik gorakoak: Kolpe bat eman zion, hilda utziz. / Kolpe bat eman zion, eta hil.

5. KALKO DISKURTSIBOAK

5.1 Diskurtso-markatzaileak: Hobe esan / Hobeto esan

5.2 Kohesioa: ‘Hemen’ anafora gisa erabiltzea

5.3 Bestelakoak: (…)

6. HITZ MULTZO EGINAK EDO FINKATUAK: KALKO FRASEOLOGIKOAK

6.1 Lokuzioak: Guardia ez jaitsi / erne egon

6.2 Kolokazioak: Arreta deitu / atentzioa eman…

6.3 Hizketa-formulak eta paremiak: (…)

6.4 Bestelakoak: Egitezko bikote / izatezko bikote

7. BESTELAKOAK(…)

Datutegia elikatzen segitzeko asmoa dute. Alde batetik, datutegia fitxa berriekin osatu nahi dute. Beste aldetik, datutegiaren erabiltzaileen iritzi, ohar eta ekarpenak (kalko berrien adibideak, esaterako) jasoko dituzte.

http://www.ehu.es/ehg/kalkoak/





Anthony Barboza

7 11 2012

Anthony Barboza estatubatuar argazkilariak Jamaica Kincaidi eginiko argazkia

http://mlk.geneseo.edu/barboza.htm

http://www.barbozastudio.com/portraits/galmain.htm





Huts ala bet

3 11 2012

Onddotan, atzo, Aramotz aldean. Erruz dabil jendea aspaldion, eta horregatik aukeratu genuen toki bazter bat, Mugarra (argazkian) atzean utzi eta handik ibilaldi luze samarra eginik. Hasi ginen, bada, bila, eta lagunak, arrantzalea bera, bota zidan: «Gaur, hemen, huts ala bet», baina hutsa izan zen. Itsasoan bezala aldadak eta aldadak egin arren, ezer barik joan ginen azkenean etxera, Bermeora.