Begian jaio zan

10 01 2013

Oier Plaza gernikarraren bideo eder bat da hau, Filmak Mediak egina. Bitoriano Gandiaga mendatarraren 1961ko Elorri liburuko olerki honetatik hartua da bideoaren izena:

Begian jaio zan.
Nire eskuak ez eutsan
ikutu sekulan.

Iruntz-tanto bat zan
okaran baltzean.

Begian jaio zan.

Musika: Riceboy Sleeps – Indian Summer





1912ko galerna

4 01 2013

1912ko galernari buruzko dokumentala zuzendu zuen iaz Jabi Elortegik, eta Pausoka Entertainment-ek ekoitzi zuen. Galernan, 143 arrantzale ito ziren guztira; gehienak (116), bermeotarrak. Dokumentalaren zati bat dago ikusgai bide honetan:





Anthony Barboza

7 11 2012

Anthony Barboza estatubatuar argazkilariak Jamaica Kincaidi eginiko argazkia

http://mlk.geneseo.edu/barboza.htm

http://www.barbozastudio.com/portraits/galmain.htm





Huts ala bet

3 11 2012

Onddotan, atzo, Aramotz aldean. Erruz dabil jendea aspaldion, eta horregatik aukeratu genuen toki bazter bat, Mugarra (argazkian) atzean utzi eta handik ibilaldi luze samarra eginik. Hasi ginen, bada, bila, eta lagunak, arrantzalea bera, bota zidan: «Gaur, hemen, huts ala bet», baina hutsa izan zen. Itsasoan bezala aldadak eta aldadak egin arren, ezer barik joan ginen azkenean etxera, Bermeora.





Lehengo eta gaurko klasikoak

20 10 2012

Alberto Martinez de la Cuadra eta Jose Ramon Vazquez itzultzaileak, atzo, Donostian. / ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS (Berrian argitaratua)

Jamaica Kincaiden Nire amaren autobiografia eta Herman Melvilleren Benito Cereno / Billy Budd, marinela liburuen aurkezpenari buruzko artikulua, Berrian 2012ko urriaren 20an argitara emana:

http://paperekoa.berria.info/plaza/2012-10-20/036/001/lehengo_eta_gaurko_klasikoak.htm





«Literatura Unibertsala» saileko ale berri bi aurkeztuko dira ostiralean

18 10 2012

Urriaren 19an, Jamaica Kincaiden Nire amaren autobiografia eta Herman Melvilleren Benito Cereno eta Billy Budd, marinela liburuak aurkeztuko dira Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan, eguerdiko 12etan.

Bi liburu horiek «Literatura Unibertsala» saileko 153. eta 154. aleak dira. Sailaren aldi berri honetan, Alberdania, Erein eta Igela argitaletxeek argitaratu dituzte lanak lankidetzan.

Aurkezpen-ekitaldian izango dira Alberto Martínez de la Cuadra itzultzailea, José Ramón Vázquez itzultzailea, Bakartxo Arrizabalaga EIZIEko presidentea, Inazio Mujika Iraola Alberdania, Erein eta Igela argitaletxeen ordezkaria eta Begoña Muruaga Euskara Sustatzeko zuzendaria.