Aiora Jakak eta Maialen Marinek itzuliko dituzte Mo Yan-en ipuinak

17 01 2013

MoYan_Hamburg_2008

Aiora Jakak eta Maialen Marinek irabazi dute Jokin Zaitegi Sariketa, eta Mo Yan idazle txinatarraren Shifu yuelaiyue youmo ipuin-bilduma itzuli beharko dute aurten. Mo Yani 2012an eman zion Literaturako Nobel Saria Suediako Akademiak.

Aiora Jakak gaur aurkeztuko du Bilbon Itzulpenari buruzko gogoeta eta itzulpen-praktika Joseba Sarrionandiaren lanetan liburua, 2011n aurkeztu zuen doktore tesiaren emaitza dena. Maialen Marinek Mediación, recepción y marginalidad: las traducciones de literatura china moderna y contemporánea en España tesia idatzi zuen. Hona hemen Maialen Marini eginiko elkarrizketa interesgarri bat eta tesia bera:

Las traducciones de Mo Yan al español no destacan por su calidad” elkarrizketa

Mediación, recepción y marginalidad: las traducciones de literatura china moderna y contemporánea en España tesia