Itsasoko toponimia

4 02 2013

Irudia

Euskaltzaindiak 172. araua plazaratu du: «Itsaslasterren izenak, itsasgune batzuen izenak eta Antartikako toponimia» izenekoa. Besteak beste, «arrantzan garrantzia duten Ipar Atlantikoko hiru itsasgune, hiru arrantza-gune, zerrendatu dira: Sole Handia (eta Sole Txikia), Box Irlandarra (itsasgune babestua da) eta Rokal (izen bereko uhartearen izenetik hartu du izena itsasguneak. Ingelesez Rockall izena nagusitu baino lehen, Rokol eta Rokal izenak erabiltzen ziren)».

Beheragoko taularen arabera, Sole Handia nahiz Grande Sole dira zuzenak euskaraz, eta Rockall ematen da zuzentzat, nahiz eta aurreko lerroetan Rokal aipatu den zuzentzat. Beraz, ez da oso argi geratzen Rockall ala Rokal den forma zuzena.